Joan edukira

    José Antonio Ardanza Garro

    Ardanza
    1985 - 1999

    Elorrion jaio zen 1941eko ekainaren 10ean eta Gautegiz Arteagan hil zen 2024ko apirilaren 8an.

    Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, eta aholkulari juridikoa izan zen Euskadiko Kutxan 1969tik 1983ra.

    Arrasateko alkate izan zen 1979ko udal hauteskundeen ondoren —lehenak diktaduraren amaieratik— eta Gipuzkoako Diputatu Nagusia 1983an.

    1985eko urtarrilaren 26an hartu zuen Lehendakari kargua, lau legealditan zehar, 1999ra arte. Siderurgien eta ontzigintzako enpresen gainbeherak eragindako krisi ekonomiko larriari egin zion aurre Eusko Jaurlaritzaren buruan. Haren agintaldia euskal autogobernuaren garapenak eta ETAren terrorismoaren aurkako borrokak markatu zuten.

    Kargua hartu ondoren, Ardanzak, 1988an, Euskadi Normalizatzeko eta Baketzeko Akordioa, Ajuria Eneko Ituna, lideratu zuen. Itun honek helburutzat ezarri zuen, indarkeria gaitzesten zuten euskal alderdi politiko guztiak elkartuta, herrialdea politikoki normalizatzea eta indarkeria desagerraraztea. Bere agintaldian modernizazio-prozesu garrantzitsua bizi izan zuen Euskadik. Izan ere, garapen ekonomikoa eta soziala ahalbidetu zuen eta Europako ingurunearekin alderatu zitezkeen aberastasun- eta ongizate-mailatan kokatu zuen euskal gizartea.

    1999ko hauteskundeetara aurkeztuko ez zela iragarri ondoren, 1998an Lehendakariaren Bake Plana bultzatu zuen, indarkeriaren aurkako alderdien arteko elkarrizketa areagotzeko.

    Bere laugarren eta azken agintaldia amaitu aurretik, Lizarrako Itunak eragindako su-eten mugagabea iragarri zuen ETAk.