Joan edukira

    Carlos Garaikoetxea Urriza

    Garaikoetxea
    1979 - 1985

    Iruñean jaio zen 1938ko ekainaren 2an, eta hiri horretan hil zen 2026ko maiatzaren 4an.

    Zuzenbidean eta Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, Londresen eta Parisen zabaldu zuen prestakuntza, eta Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberako buru izan zen 1962tik 1972ra.

    1977az geroztik EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko presidente, 1979ko ekainaren 9an Ramón Rubial ordezteko hautatua izan zen 1978ko urtarrilean sortutako Euskal Kontseilu Nagusiko buru izateko. 1979ko abenduaren 16an, Gernikako Batzar Etxean egindako ekitaldi batean, Leizaola lehendakariaren eskutik jaso zituen Eusko Jaurlaritzaren Parisko egoitzako giltzak. Ekitaldi sinboliko horrekin erbesteko Eusko Jaurlaritza deseginda geratu zen, bere funtzioa Eusko Kontseilu Nagusiak hartu zuen beregain, eta historiako hirugarren Lehendakaria bihurtu zen Garaikoetxea.

    Ofizialki, 1980ko apirilaren 9an izan zen izendatua Lehendakari, Gernikako Estatutua onartu eta Eusko Jaurlaritza berria sortu ondoren.

    Hutsetik abiatuta, Garaikoetxearen Gobernuak krisi ekonomiko eta sozial sakon batean murgilduta zegoen herri bat berreraikitzeko erronkari aurre egin behar izan zion. Bere gain hartutako eskumenei esker, Euskadi modernoaren oinarriak ezarri zituen. Horretarako, besteak beste, Ertzaintza sortu zuen 1982an; Osakidetza, 1983an; eta EiTB, euskal irrati-telebista, 1982ko abenduaren 27an. Lehendakariak, era berean, EAEko Ekonomia Ituna berreskuratu zuen 1981ean.

    Garaikoetxea berriro hautatua izan zen 1984ko hauteskundeen ondoren, eta urte horren amaieran dimisioa aurkeztu zuen. Jose Antonio Ardanzak hartu zuen haren lekua. 1986an Eusko Alkartasuna sortu zuen, 1999an politikatik erretiratu zen arte buru izan zen alderdia.