Joan edukira

    Eusko Jaurlaritzak ematen dituen Manuel de Irujo Sariak berriro ezartzea

    Eusko Jaurlaritzaren Manuel de Irujo Saria berrezarriko da 2027an, zeinaren bidez Justiziari lotutako balioak, eta Manuel de Irujok gorpuzten zituen balioak –berdintasun sozialaren defentsa, askatasun indibidualak, demokrazia politikoa, Zuzenbide Estatua, etab.– nabarmenduko diren, horien eredu diren pertsona edo erakundeen jarduna publikoki aitortuz.

    Karterarik gabeko ministro eta Justizia ministro izandakoa II.Errepublikan 1936 eta 1937 bitartean, Londresen erbesteratu zen, eta handik euskal erresistentziako kide izan zen, nazioartean euskal kausa defendatuz eta ezagutzera emanez, erbesteko Agirreren Gobernuarekin lanean.

    Eusko Jaurlaritzak emandako Manuel de Irujo Sariaren lehen edizioa 2002an izan zen. Baina, 2011n saria eten egin zen. Hurrengo edizioa 2027ko urtarrila eta martxoa bitartean izango da, Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurrenarekin bat eginez.

    Antolatzailea:
    Memoria historikoa eta sozializazioa
    Hasiera data - Amaiera data:
    -