Euskal Selekzioaren futbol partida, 90. urteurrenean
Ekitaldiaren deskribapena
1936 eta 1937an Euzko Jaurlaritzaren eta Agirre Lehendakariaren bultzadaz Euzkadiko Selekzioak munduan zehar euskal kausaren eta erresistentziaren berri eman, berau diruz lagundu eta frankismoa salatzeko egin zuen nazioarteko bira oroituko da. Aurten, 90. urteurrenarekin bat eginez, bira haren, eta Euzkadiko Selekzioa izena hartu izanaren urteurreneko oroitzapen partida jokatuko da zehazki. Ekimen honen baitan, Agirre Lehendakariari omenaldi eta erakusketa berezi bat eskainiko zaizkio, hain zuzen Lehendakari gisa Selekzioaren sustatzaile nagusia izan baitzen. Omenaldi honetan Athletic Club-ak ere parte hartuko du, batetik, Jose Antonio Agirre bertako jokalaria izan zelako, eta bestetik Athletic-eko jokalariek Euzkadiko Selekzioarekin izan zuten lotura estuagatik.
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- Aisialdia eta herri elementuak
- Ekitaldi-mota:
- Kirolak
- Hasiera data - Amaiera data:
- -