Euskal autogobernuaren balioen zabalkundea gazteen artean, material didaktikoa sortuz eta lehiaketa bat eginez sare sozialetan
Ekitaldiaren deskribapena
DBH 3. eta 4. mailako ikasleentzako material didaktikoa sortzea, gazteen artean autogobernuaren eta euskal erakundeen balioak zabaltzeko. Unitate didaktikoa Berritzegunearekin batera zehaztuko da, eta ikaskuntzaren helburuak, gaitasunak, jarduerak eta ebaluazio-irizpideak jasoko ditu. Lurralde Historiko bakoitzean dibulgaziorako jardunaldi parte-hartzaile bat antolatzea aurreikusten da, parte hartu nahi duten ikastetxeetako ikasleentzat irekia.
Jardunaldi horietan, proposatutako edukiak landuko dituzte ikasleek, eta, ondoren, TikTok eta Instagramera egokitutako ikus-entzunezko pieza laburrak egingo dituzte, sare sozialetan egingo den lehiaketa baten barruan. Ekimenari amaiera emateko, ekitaldi bat egingo da, lan irabazleak aurkeztu eta aitortzeko..
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- Memoria historikoa eta sozializazioa
- Hasiera data - Amaiera data:
- -